LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 1 

Zarautz - 3



Barakaldo - 1




PARTIDOS 2014-2015




Zarauztarrek mamuak uxatu eta garaipena lortu zuten

05 de Octubre de 2014 – Noski Sky

 

Etxekoak, beldurti zelairatu ziren, logikoa, jaitsi-berria zuten aurrean. Ia, ez genuen denborarik eman, erlojuak bere orduan jartzeko. Herriko  su artifizialak baina azkarrago izan zen. Ez astirik, ez estrategiarik, ez kokapenarik zelaian, golak iritsi ziran, bat bestean atzetik. Zarauztarrek, ez zuten sinisten, halako pagotsa, baina beste aldetik pentsatuz, gol-kopuru handiko bidea zala.Barakaldarrentzat sineztezina, gertatzen ari zena, faborito aurkezpenakin etorri ziran Astira, eta zalantzak euki barik, partida altxatzeko asmoarekin.

 

Baina dena, goibela geratu zan, zerua bezela. Metxak umeldu, eta ez ziren distira gehio izan. Sol-soilik, jokaldi arriskutsu bakarra, aurrenengo zatiko amaieran, Xalegik deseginda.

 

Beste berrogei ta bost minutuetan, zarauztarrek ez zien aukerarik eman kanpotarrei. Hiru eta bateko emaitza, zaporetsua zan alferrik botatzeko, Manuren neskentzat. Barakaldokoak berriz, pixkat absente, beharrean baina ezinean, urruti geratzen zitzaizkien, Xalegiren sareak. Aukera gutxi bigarrengo zatian ere, baina bat garbia zarauztarren alde. Sararen jaurtiketa eskuadrara bidalitakoa.

 

Zarautz: Xalegi, Tex (Sara 60´), Arruti, Marta Aranburu, Guru, Monik(Kar 55´); Orbe, Enix, Izaro (Naroa 80´), Arantxa, Andrea (Oliden 74´).


Barakaldo: Sandra, Uxue, Alaitz, Cristina, Melguizo, Olmedillo, Meri, Ane (Yaiza), Rebeca (Julisa), Janire (Melisa) y Nerea (Marta).

 

Golak: 1-0 Arantxa (4´), 1-1 Nerea (14´), 2-1 Andrea (16´), 3-1 Izaro (17’).

Javi Urola Argazkiak
Noski Sky Argazkiak
Noski Sky Video